[EUSKARA]
Joan berri den asteburuan Irantzu Mankomunitatean bi jarduera arrakastatsu izan ditugu: Ostiralean 40 bat lagun bildu ziren Gorozingo elkarteko ganbaran Mikel Belaskoren toponimia hitzaldia jarraitzeko eta sortu den satelite bidezko toponimia mapa aurkezteko. Ganbara leporaino bete zen eta adi-adi jarraitu ahal izan zuten herritarrek Mikel adituaren esanak. Jarduera Deierriko Udalak antolatzen zuen eta Irantzuko euskara zerbitzuak lagundu.
Bestalde, larunbatean, Irriherri euskara elkarteak Irantzu-herrien XI. euskararen eguna antolatu zuen Villatuertan. Aparteko eguraldia lagun, ederki pasa zuten bertaratutakoek: Goizeko haur tailerrak, lehen koreografia, txaranga, buruhandi eta momotxorroak; eguerdian 105 lagun bildu ginen potxada ederra Garigolo udal nabeko itzal goxoan; eta arratsaldean puzgarriak, ur jolasak, euskaraokea, Lizarraldeko Dantza Tailerra, koreografia handia, Neu'e Buruben kontzertua... egun bikaina. Ezin ahaztu, halaber, orain 25 urte herrian sortu zen lehen euskalduntze taldeari omenaldi txikia egin zitzaiola festaren hasiera ekitaldian.
Hemen argazki galeria eta eguneko bideo laburra.
[CASTELLANO]
Este pasado fin de semana hemos celebrado dos actividades relacionadas con el euskera en la Mancomunidad de Iranzu: El viernes unas 40 personas se reunieron en la ganbara de la sociedad de Grocin para seguir la charla de Mikel Belasko sobre topnimia y la presentación del mapa de toponimia sobre fotos de satelite que ha desarrollado el Ayuntamiento de Yerri y el servicio de euskera.
Por otro lado, el sábado Irriherri celebró el XI. día del euskera de los pueblos Iranzu en Villatuerta. Con la gran compañía de un día expléndido el día fue estupendo: A la mañana talleres infantiles, coreografía, txaranga, cabezudos y momotxorros; al mediodía 105 personas difrutaron de una potxada estupenda a la sombra de la nave municipal del Garigorolo; a la tarde los platos fuertes: hinchables, juegos de agua, euskaraoke, Lizarraldeko Dantza Tailerra, coreografía, concierto de Neu'e Buruben... Reseñar también que en el acto de apertura se homenajeó al primer grupo de aprendizaje de euskera que se creó hace 25 años en Villatuerta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario