"Arraroa" obraren aurkezpena / Acto presentación album ganador


2017ko Etxepare sariaren irabazlea "Arraroa" album ilustratua izan zen: Ainara Azpiazu eta Paula Estévezena (lehiaketan 26 lan aurkeztu ziren); eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Arraroa lana, etxebizitza bakar baten baitan ematen den istorioa da. Marrazkiek, etxebizitza honetako bizilagunak azaltzen dizkigute, leihoak abiapuntutzat hartuz eta hauen kanpoaldean eta barnealdean gertatzen direnak azalduz. Epaimahaikideek, honakoak azpimarratu zituzten:
Haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, bineta gisa, topikoei ihesi, eta benetako errealitatea agerian utziz. 
Egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia. Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lagun eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaltasuna indarra eta askatasuna erakusten dute. Kolore biziek, berriz, areagotu baino ez dute egiten lanari darion bizipoza.
Arraroa lan ausarta eta grafikoki interesgarria da. Album ilustratuaren definizioari trebeki heltzen dio: testua irudiaren bidez osatzen da, eta baita alderantziz ere. Tonua album guztian mantentzea lortzen du, liburu orekatua lortuz.
Album ilustratu honek estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogoeta egiteko aukera helarazten.
Etxepare Sariaren antolatzaileak Nafarroako 21 toki entitate dira, haien artean Irantzu Mankomunitatea bera.

La obra ganadora del premio Etxepare 2017 resultó el album ilustrado "Arraroa": de Ainara Azpiazu y Paula Estévez (se presentaron 26 obras a concurso); y, ahora, la editorial Pamiela la acaba de publicar. La obra Arraroa, es una istoria que se desenvuelve en un único hogar. Las ilustraciones nos presentan a los habitantes de la vivienda, tomando como punto de partida las ventas y el exterior de las mismas, y así contándonos lo que ocurre en su interior.

Las organizadoras del certamen Etxepare Saria son 21 entidades locales de Navarra, entre ellas la Mancomunidad de Iranzu.












Haur tailer-zikloa azaroan / Ciclo talleres infantiles en euskera

Hona hemen azaroko haur tailer zikloa. Aurtengoan Abartzuza (Arabiar idazkera eta Henna tatuaiak, Dindaia fundazioarekin), Jaitz (Magia tailerra Hodei magoarekin) eta Gesalazko Muetz (Koloretako ponpak eta zirrindola tailerra Dindaiarekin) bisitatuko ditugu. Leku mugatuak, eman izena lehenbailehen! Informazio gehiago eta izen emateak Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuan.

Ya está aquí el ciclo de talleres infantiles en euskera. Este año visitaremos Abárzuza (Escritura árabe y tatuajes henna con Dindaia), Salinas de Oro (Taller de Magia con Hodei magoa) y Muez en Guesálaz  (Pompas de colores y arandelas con Dindaia). Plazas limitadas, inscríbete cuanto antes! Más información e inscripciones en el servicio de euskera de la Mancomunidad Iranzu.


Ze Berri? 127 "El euskera sale del armario en Estella-Lizarra"




Ze Berri? aldizkariaren 127. alea kalean da jada eta Irantzu Mankomunitatean zehar banatzen hasiko da berehala. Hamasei orrialde artikuluz eta erreportajez beterik.
 
El número 127 de la revista Ze Berri? ya está en la calle y próximamente se repartirá a lo largo de la Mancomunidad de Iranzu. Dieciséis páginas repletas de artículos y reportajes.

Aldizkaria pdf formatuan / La revista en formato pdf

Busa bertan behera / Suspendido el Bus

Irantzu Mankomunitateko herrietatik busa Nafarroa Oinezera bertan behera geratu da. Atzo arte, asteazkena, txartel gutxi saldu zirelako, 10. Barkatu eragozpenak.

El bus al Oinez desde los pueblos de la Mancomunidad de Iranzu se ha suspendido, ya que hasta ayer, miércoles, se habían adquirido únicamente 10 tíckets. Perdonen las molestias.

Taller "El cuidador familiar y la gestión del estrés"



Abárzuza: Día de la Mujer Rural


Mintzakide kanpaina, eman izena! / Campaña Mintzakide, ¡apúntate!



Mintzapraktikan hartu, eman eta eragiteko izen ematea zabalik:

Gaur egun 1.000 taldetik gora daude martxan, 6.000 lagun Euskal Herri osoan. Astero 120 herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko. Mintzalagunek herriz herri egiten duten lanari esker, euskal hiztunak ugaritzen dira, harreman sare berriak sortu eta euskaraz aisialdian aritzeko gune berriak irabazi.

2016-2017 mintza-aldian Lizarran 11 talde, Garesen 3 talde eta Utergan 1 aritu ziren: osotara 70 lagun inguru. Gure eskualdean izena eman nahi? Doakoa da, eta Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuan edo esteka honetan egin dezakezu: https://labur.eus/Lizarbeibar

Plazo de inscripción abierto para apuntarse en Mintzapraktika:
(Mintzapraktika: Grupos de conversación en euskera)

Hoy días son más de 1.000 los grupos de mintzapraktika que están en marcha, unas 6.000 personas en toda Euskal Herria. Semanalmente se reunen en 120 pueblos para conversar en euskera y así practicar este idioma (Mintza-praktika). Gracias a la labor que desarrollan pueblo a pueblo dichos participantes, se multiplican las personas que pueden hablar euskera, se tejen nuevas redes sociales y se consiguen espacios para hablar en euskera con comodidad en momentos de ocio.

En el curso 2016-2017 participaron 11 grupos en Estella-Lizarra, 3 en Puente la Reina/Gares y 1 en Uterga: en total unas 70 personas. ¿Quieres inscribirte en nuestra zona? es gratuito, lo puedes hacer en el Servicio de Euskara de la Mancomunidad de Iranzu o en este link: https://labur.eus/Lizarbeibar

Mintzakide spot-a 2017

Nafarroa Oinez bus-a Irantzutik / desde Irantzu

2017ko Nafarroa Oinez Lesakan ospatuko da urriaren 15ean, eta Irantzuko Mankomunitatetik busa antolatzen ari gara. Irudian duzue busen txartelen salmenta puntuak (urriaren 12ra arte, barne, 12 euro) eta ibilbide-ordutegiaren gaineko oharra: ibilbidea eta ordutegia blog honetan argitaratuko dugu urriaren 13an, ostirala.

Nafarroa Oinez 2017 egitaraua / programa

El 15 de octubre, domingo, se celebrará el Nafarroa Oinez 2017 en Lesaka. Desde la Mancomunidad de Irantzu estamos organizando un autobús al mismo. En la imagen que acompaña la noticia teneis los puntos de venta de los tickets (hasta el 12 de octubre, incluido; 12 euros) y una nota sobre el recorrido-horario del autobús; dicho recorrido y horario se publicarán el 13 de octubre en este mismo blog.



"Familia, eskola, euskara" prentsan / "Familia, escuela, euskera" en la prensa



Entreto2 aldizkariak euskara zerbitzuaren "Familia, euskara, eskola" jardunaldien albistea argitaratu du. Villatuertako jostailuen erakusketa bi egunez egin zen eta ostegunean 25/30 lagun ibili baziren, ostiralean une jakin batean 92 haur eta heldu zenbatu zituen hezitzaileak. Parte hartze bikaina! Asteartean, berriz, Iñaki Eizmendiren hitzaldi mamitsua izan genuen Abartzuzan, 13 irakasle eta guraso bertaratu ginen eta Iñakik aukera eman zigun solasaldia gure zalantza eta interesen arabera jorratzeko.

La revista Entreto2 ha publicado una noticia sobre las actividades "Familia, euskara, eskola" del servicio de euskera de la Mancomunidad de Iranzu. La exposición de juguetes se realizó durante dos días en Villatuerta. Así, el jueves asistieron 25/30 personas y el viernes, en un momento, la educadora que guiaba la exposición contó 92 niños, niñas y personas adultas. ¡Una participación excepcional! El martes, por otro lado, asistimos a una interesante charla a cargo de Iñaki Eizmendi, 13 profesoras y personas adultas pudimos disfrutar de la misma. Iñaki nos ofreció la posibilidad de elegir varios temas de entre más de una decena (aquellos que nos interesaban o preocupaban más).




BIBLIOTECA DE ABARZUZA/ABARTZUZAKO LIBURUTEGIA




Jubiloteca en Abárzuza y Villatuerta / Jubiloteka Abartzuza eta Villatuertan