XI. Euskararen Eguna / XI Día del Euskera

[EUS]
 
Irantzu Mankomunitateko herriak 2006an hasi ziren euskararen eguna antolatzen, Mankomunitateko euskara zerbitzu lortu berriaren eskutik. Lehen urte haietan Villatuerta, Lezaun, Oteitza, Abartzuza eta Zurukuainen (Deierri) antolatu ziren eta, 2011ko edizioan, Irriherri elkarteak hartu zion lekukoa Mankomunitateari. Ordutik Garisoain (Gesalatz), Jaitz, Oteitza eta Lezaunen antolatuko dira. Azkenekoa, X.a, Abartzuzan izan zen 2015ean. Abartzuzako festaren ondotik Elkarteak erabaki zuen euskararen eguna bi urtean behin antolatzea: Korrika Jaia urte batean eta Euskararen Eguna hurrengoan.

Aurtengo edizioan omendu berezia izanen da, 25 urte beteko baitira helduen euskalduntzerako taldea sortu zela Villatuertan. Gainera, hastapen horietatik ere, euskal kulturaren ikur eta enbaxadore nagusienetakoa iritsi zen herrira: Olentzeroren kalejira. Ikastalde honek ekin zion herrian Olentzero antolatzeari.

Villatuertako egitaraua xume bezain ederra izanen da. Eguraldia ona bada El Rebote pilotalekuaren inguruan kokatuko da, Udaletxearen atzean: 11:00. Ekitaldia. Kale girotzea (txaranga, buruhandiak, momotxorroak, ur-zezena). Haur tailerrak. 14:00. Bazkari herrikoia. 15:00. Puzgarriak eta mahai jolasak. 17:00. Herrien arteko ginkana. Koreografia. Euskaraokea. “Lizarraldeko Dantza Tailerra” ikuskizuna. 20:00. Neu’e Buruben taldearen kontzertua eta disko berriaren aurkezpena. Gauean festa Jubilatuen tabernan.

Herri bazkarian haur zein helduendako (barazkijale aukera) menuak izanen dira (hurrenez hurren 10 eta 6 euro) eta salmenta puntuak Villatuertako Lara eta kiroldegiko tabernak (astelehenetik ostiralera), Abartzuzako Jubilatu taberna, Irantzu Euskara zerbitzua eta Lizarrako AEK euskaltegia. Azken eguna: Maiatzak 30, asteazkena.
 
KOREOGRAFIA / Coreografía: https://youtu.be/zBz6330u5ek 

[CAS]
 
Los pueblos de la Mancomunidad de Iranzu comenzaron en 2006 a organizar el día del euskera, de la mano del Servicio de euskera de la Mancomunidad. En aquellos primeros años se organizó en Villatuerta, Lezaun, oteiza, Abárzuza y Zurukuain (Yerri), y en la edición de 2011 en Garisoain (Guesálaz) la asociación Irriherri tomó el testigo a la Mancomunidad. Desde entonces ha discurrido por Salinas de Oro, Oteiza y Lezaun, siendo en 2015 Abárzuza la última edición. Tras la X. edición Irriherri decidió celebrar el día del euskera en años alternos: Un año la fiesta de la Korrika y al siguiente el Día del Euskera.

Esta edición se abrirá con un homenaje especial, ya que se cumplirán 25 años desde que se creó un grupo de aprendizaje de euskera para personas adultas en Villatuerta. Además, de su mano llegó también uno de los grandes embajadores de la cultura vasca: La primera pasacalles del Olentzero.

El programa de este año es tan humilde como bonito. Si hace buen tiempo estará situado entorno al frontón del Rebote: 11:00. Acto de apertura. Animación (txaranga, cabezudos, momotxorros, torico de agua). Talleres infantiles. 14:00 Comida popular. 15:00 Hinchables y juegos de mesa. 17:00 Ginkana entrepueblos. Coreografía. Euskaraoke. Espectáculo “Taller de danzas de Tierra Estella”. 20:00. Concierto y presentación de nuevo disco a cargo de Neu’e Buruben. Fiesta en el bar de los Jubilados.

La comida popular constará de dos menús, uno para personas adultas (con opción vegetariana) e infantil (a 10 y 6 euros respectivamente). Los puntos de venta son los bares Lara y polideportivo de Villatuerta (de lunes a viernes), el bar de los Jubilados de Abárzuza, servicio de euskera de la Mancomunidad de Iranzu y euskaltegi AEK de Estella-Lizarra. Último día: 30 de mayo, miércoles.

Neu'e Buruben kontzertua: https://youtu.be/sSFr8mtqlJY



No hay comentarios:

Publicar un comentario